XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZINEAREN KONDAIRA (eta III). IRAULTZAZinearen kondairari jarraituaz, 1959 urteak badu zer esanik franko.
Zineari giro berri bat, era berri bat emango zion taldea sortu bai zen urte aretantxe, Frantzian.
Beste zinegile ospetsuak ere baziren garai aretan.
Ordukoak bai dira Victorio de Sica (Txirringa lapurra), Donen (Euripean abestuaz), Fellini (Strada), Dreyer (Ordet), eta abar, baina beren pelikulak, klasikotzat jo ditezke.
Gogoan izatekoa da urte aietako egoera, zinekera berri ura zerk eraginda sortu zen jakiteko.
Zinea, antzerki eta literatura lanetaz baliatzen zela zegoen, baina teknika aldetik, aurrerapen andien jabe zen.
Bestetik, zine aldizkariak azkunde nabarmena izan zuten, zineari kritika sakonak eginaz.
Baita ere, Arjeliako gerra zela eta De Gaulle zela, Frantzia, politikazko une berezietan bizi zen.
Gertaera oriek denek, forma berriak eskatzen zizkioten zineari, eta bereala asi ziren, irudiei berezitasuna ezartzearren, bizkarrean artu tresnak eta, kalez kale,
Jean Luc Godardek, esate baterako, aitormen parekoa den
Talde ori osatzen zutenak bai ziren Godard, Truffaut, Resnais, Malle, Demy, Chabrol, Varda, Rohmer e. a.
Zinegile gazteak ziren geienbat eta diruz ornitu gabeak.
Zineko industria indartsuaz arremanik ez zutenak.
Artea bai zuten ordez beren barrenean.
Pelikulak egiteko dirutza txikiak zituztenez gero, merke eta bakarka egin zuten lana.
Bestalde, zinegile gazteak ziren, eta gazteriaren arazo, amets eta buruausteak, beren berenak zituzten, eta gogoz saiatu ziren gordinki, beldurrik gabe, argi eta garbi, gazteen pentsaera eta jokerak aurrez aurre erakusten.
Alderdi on, erru eta guzti, leku berezi bat bete zuen eskola onek zine alorrean.
Frantziako, talde onek jarraitzaile asko izan du beste naziotan ere.
Alemania, Hungria, Txekoslobakian e.a. urrengo lanetan, nazio bakoitzeko zineari gagozkiola, ikusiko dugunez.
XABIER.